BILBO, 18 Mar. (EUROPA PRESS) - Bukatzear dagoen negua lehorra, hotza eta haizetsua izan da orokorrean, Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziak jakinarazi duenez. Halere, ipar-ekialdeko haizearen eta Iberiar Penintsulan izandako depresio ugarien ondorioz, egun elurtsu, euritsu eta hodeitsuen kopuruak gora egin du Euskal Autonomia Erkidegoan, eta zenbaitetan, oso haize bortitzak ere izan dira.
